Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

OSTEGUNA, MAIATZAK 11

Italiako Giroaren 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Napoli-Napoli (162 km)

EITB MEDIA

Ibilbide osoan zehar, bihurgune, igoera eta jaitsiera ugari ditu etapak, baina nahiko laua izango da Valico di Chiunzi mendatea igotzen hasi arte.

  • 2023ko Italiako Giroko 6. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 6. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

2023ko Italiako Giroaren seigarren etapa jokatuko da maiatzaren 11n, ostegunean. Napolin hasi eta amaituko den 162 kilometroko etapa mendi ertainekoa izango da, eta 2.800 metroko desnibel metatua pilatuko du.

Ibilbide osoan zehar, bihurgune, igoera eta jaitsiera ugari ditu etapak, baina nahiko laua izango da Valico di Chiunzi (2. mailakoa, % 6,3ko aldapak) igotzen hasi arte. Ondoren, Amalfitaniako kostaldera jaitsiko dira, Sorrentora.

Ondoren, hainbat hiri zeharkatuko dituzte igoera eta jaitsiera artean, Pico Sant Angelo (3. maila) mendatera iristeko. Horixe izango da etapako azken zati gogorra; beraz, norbaitek aurrera jotzen saiatzeko toki aproposa izan daiteke.

Hortik aurrera, ibilbideak beheranzko joera hartuko du, eta, galtzada-harrizko tarteren bat edo beste kenduta, ez die aparteko ahaleginik eskatuko txirrindulariei.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:45etik aurrera; ETB4k 14:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 5. etaparen profila | Ikusi 7. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 6. etapako profila. Argazkia: giroditalia.ti

Italiako Giroko 6. etapako profila. Argazkia: giroditalia.ti

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 6. etapa (maiatzak 11)

Ibilbidea: Napoli – Napoli

Distantzia: 162 km

Goranzko desnibel metatua: 2.800 m

Hasiera-ordua: 13:15

Amaiera-ordua: 17:01 (43 km/h) | 17:13 (41 km/h) | 17:26 (39 km/h).

Mendiko saria: Valico di Chiunzi (2. mailakoa), 48,8. kilometroan; Picco Sant Angelo (3. mailakoa), 95,9. kilometroan.