Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Maiatzak 18, osteguna

Italiako Giroaren 12. etaparen profila eta ibilbidea: Bra-Rivoli (179 km)

EITB MEDIA

Colle Braida mendeatea, 2. mailakoa bera, erabakigarria izan liteke; izan ere, helmugara 30 bat kilometro geratzen direla igoko dute txirrindulariek. Kontuan izateko modukoa izan liteke, halaber, hurrengo egunean mendiko etapa handia dagoela.

  • 2023ko Italiako Giroko 12. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 12. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

2023ko Italiako Giroaren hamabigarren etapa gaur jokatuko dute, maiatzaren 18an, ostegunean. Etapak 179 kilometroko ibilbidea du, eta Bran hasiko da eta Rivolin amaitu. Jardunaldian, Colle Braida mendeatea, 2. mailakoa bera, erabakigarria izan liteke; izan ere, helmugara 30 bat kilometro geratzen direla igoko dute txirrindulariek, hau da,tarte erabakigarrian. Kontuan izateko modukoa izan liteke, halaber, hurrengo egunean mendiko etapa handia dagoela; hori dela eta, baliteke sailkapen nagusiko gizonen taldeek estrategia jakin baten alde egitea, zer datorren buruan dutela.

Hala, lasterketaren antolatzaileen arabera, Giroaren hamabigarren etapan hiru zati desberdin egon litezke: lehenengoa, aurreneko 50 kilometroetan, ibilbideak hainbat igoera eta jaitsiera ditu; hurrengo 75 kilometroak lauak dira, eta zati horretan estreinakoz izango da tropela Rivolin; azken 54 kilometroetan igoko dute Colle Braida, eta zirkuitu batean arituko dira parte-hartzaileak, helmugaraino.

Tropelak, 36. kilometroan, 3. mailako Pedaggera mendatea igoko du; hori bai, gogorragoa izango da Colle Braida, alegia, 2. mailako mendatea. 9,8 kilometro ditu horrek, batez beste % 7ko aldapa da, eta malda batzuetan  % 12koa ere bada.

Egunero bezala, lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:20tik aurrera; ETB4k 14:15etik 15:10era egingo du bat probako seinalearekin, eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du, 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 11. etaparen profila | Ikusi 13. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 12. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 12. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 12. etapa (maiatzak 18)

Ibilbidea: Bra – Rivoli

Distantzia: 179 km

Goranzko desnibel metatua: 2.300 m

Hasiera-ordua: 12:45

Amaiera-ordua: 17:00 (42 km/h) | 17:14 (40 km/h) | 17:29 (38 km/h).

Mendiko saria: Pedaggera (3. mailakoa), 36. kilometroan; Colle Braida (2. mailakoa), 151,1. kilometroan.