Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Maiatzak 14, igandea

Italiako Giroaren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Savignano sul Rubicone-Cesena (35 kilometro)

EITB MEDIA

Lehen egunean jokatu zuten aurtengo Giroaren lehenengo erlojupekoa, eta orain bigarrena egingo dute. Etapa laua da, 35 kilometroko ibilbidea du, eta probako gizon indartsuenen arteko alde esanguratsuak ekar litzake, lehen atseden egunaren bezperan.

  • 2023ko Italiako Giroko 9. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 9. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

2023ko Italiako Giroaren bederatzigarren etapa maiatzaren 14an izango da, eta egun garrantzitsua da, lasterketa irabazteko hautagairik handienen artean alde nabarmenak ekar litzakeen horietakoa; izan ere, 35 kilometroko banakako erlojupekoa da. Ibilbide laua du etapak, Savignano sul Rubiconen hasiko da eta Cesenan amaitu; Giroaren 106. edizioak astelehenerako du aurreikusita lehehenengo atseden eguna, eta erlojupekoa bezperan jokatuko dute.

Antolatzaileen esanetan, etapa errepide zabal eta ondo asfaltatuetan egingo dute, zati gehienetan. Hori bai, San Mauro Pascolin eta Cesenan tarte estuagoak daude; Cesenan ere, tarte bat galtzada harrietan egin beharko dute txirrindulariek.

13:10ean irtengo da lehen txirrindularia, eta aurreikuspena da azken ziklista 17:10 aldera iristea helmugara. Gogoratzeko modukoa da zer egin zuen Remco Evenepoel Soudal Quick-Step taldeko belgikarrak aurtengo Giroko lehenengo etapan, hau da, lehenengo erlojupekoan; hain zuzen ere, 19 kilometrotan 43 segundoko aldea lortu zuen aurkari nagusia duen Primoz Roglicekiko.

Egunero bezala, lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 13:00etik aurrera; ETB4k 14:30etik 15:00era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du, 15:00etatik etapa amaitu arte.

Ikusi 8. etaparen profila | Ikusi 10. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Perfil de la etapa 9 del Giro de Italia. Foto: giroditalia.it

Italiako Giroko 9. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 9. etapa (maiatzak 14)

Ibilbidea: Savignano Sul Rubicone–Cesena

Distantzia: 35 km

Goranzko desnibel metatua: 50 m

Hasiera-ordua: 13:10

Amaiera-ordua: 17:10 (56 km/h)

Mendiko saria: Ez dago