Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Italiako Giroa, 2. etapa

Italiako Giroko agintea hartu du Tadej Pogacarrek, etapa eta lidergoa bereganatuta

Agentziak | EITB MEDIA

Gurpila zulatu eta erorikoa izan duen arren, esloveniarrak erasoa jo du etapa amaitzeko 5 kilometrora, eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara, atzetik zuen taldeari 27 segundo aterata.

  • Tadej Pogacar, helmugan sartzen

    Tadej Pogacar, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) da Italiako Giroko lider berria, ekitaldi honetako bigarren etapan gailenduta. Esloveniarrak 3 ordu, 54 minutu eta 20 segundo behar izan ditu San Francesco al Campo eta Oropa santutegiaren arteko 161 kilometroko ibilbidea egiteko.

Pogacarrek helmugarako 5 kilometro eskas falta zirenean jo du erasoa, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu pixkanaka.

Bost kilometro aurretik, erorikoa izan du, aurreko gurpilean izandako zulatua konpontzeko autoaren zain zegoela.

Erorikoak ez dio kalterik egin, eta esloveniarra indartsu agertu da lasterketaren buruan, helmugara iritsi arte.

Helmugan, 27 segundoko aldea atera dio atzetik zuen taldetxo bati; Daniel Felipe Martinez kolonbiarra (Bora Hansgrohe) eta Geraint Thomas galestarra (Ineos Grenadiers) sartu dira, bigarren eta hirugarren tokian.

Atzerago sartu da orain arteko liderra, Jhonatan Narvaez ekuadortarra (Ineos Grenadiers), Pogacarrengandik 2 minutu eta 4 segundora.

Astelehenean, hirugarren etapa korrituko dute, 165 kilometroko etapa laua Novara eta Fossano artean. Ibilbideak gorabehera txiki batzuk ditu erdialdean, eta Fossanora igoerak izango du protagonismo osoa bukaeran.

Etapako sailkapena

1 - POGACAR Tadej (UAE) 3:54:20

2 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) + 0:27

3 - THOMAS Geraint (INEOS) d. b.

4 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) d. b.

5 - LIPOWITZ Florian (BORA) d. b.

6 - STORER Michael (Tudor) + 0:30

7 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) d. b.

8 - RUBIO Einer (Movistar) d. b.

9 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl-Trek) + 0:35

10 - HIRT Jan (Soudal) + 0:37

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 7:08:29

2 - THOMAS Geraint (INEOS) + 0:45

3 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) d. b.

4 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) + 0:54

5 - RUBIO Einer (Movistar) d. b.

6 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 1:05

7 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl-Trek) + 1:09

8 - HIRT Jan (Soudal) + 1:11

9 - CHAVES Esteban (EF Education) + 1:24

10 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d. b.