Itxi

Itzulia Women

Itzulia Women

Itzulia Women

Itzulia Women 2024

Bredewoldek jantzi du Itzuliko liderraren elastikoa, estreinako etapa irabazita

EITB Media

Mischa Bredewoldek irabazi du 2024ko Emakumeen Itzuliko lehen etapa, eta, horrela, herbeheretarra da lasterketako lehen liderra. Garaipena esprintean erabaki da. Arlenis Sierra izan da bigarren eta Demi Vollering hirugarren.

0:55
Mischa Bredewold

Mischa Bredewoldek (SD Worx) irabazi du 2024ko Emakumeen Itzuliko lehen etapa, eta, ondorioz, bera da lasterketako liderra. Esprintean erabaki da irabazlea, eta Bredewold izan da onena azken metroetan. Arlenis Sierra (Movistar) helmugaratu da bigarren eta Demi Vollering (SD Worx) izan da hirugarren.

Txirrindulariek Gasteizen hasi eta Elgoibarren amaitu den 140 kilometroko ibilbideari egin diote aurre. Eguneko ihesaldiko protagonistak Stine Dale (Coop Repsol) eta Valentina Cavallar (Arkea-B&B Hotels Women) izan dira. Biak ala biak lasterketaren buruan ibili dira hainbat kilometrotan, tropelari minutu eta erdirainoko aldea aterata. Hala ere, etaparen azken txanpan, Demi Vollering taldeburu duen SD Worx jarri da lanean, eta helmugarako 17 kilometro falta zirenean harrapatu du tropelak ihes eginda ibili den bikotea.

Horrela, tropela bat eginda heldu da azken metroetara. Esprintean, Bredewold nagusitu da, Sierra eta Volleringen aurretik sartuta. Ondorioz, Bredewold dago sailkapen nagusiko lehen postuan, Sierra da bigarren, 4 segundora, eta Vollering hirugarren, 6ra.

SAILKAPEN GUZTIAK