Itxi

Txirrindularitza

Asteartea, irailak 2

2025eko Vueltako 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Sendaviva - Larra-Belagua (175,3 km)

EITB

Bi mendate izango dituzte: Alto de las Coronas, 3. mailakoa (8,3 km; % 4,4ko desnibela), eta Larra-Belaguako azken igoera, 1. mailakoa (9,4 km; % 6,3ko desnibela).

  • 2025eko Vueltako 10. etaparen profila Irudia: Vuelta

    2025eko Vueltako 10. etaparen profila Irudia: Vuelta

Irailaren 2an, asteartea, 2025eko Espainiako Vuelta Nafarroako lurretan sartuko da, 10. etaparekin. Etapa laua izango da, baina gain batean amaituko da, 175,3 kilometroko ibilbidea eginda, Sendavivako parke naturalean hasi eta Larra-Belaguan amaituta.

Aurrekoa atseden eguna dela kontuan hartuta, txirrindulariak freskoago ibiliko dira Nafarroan, beti gorantz begira, errepide bihurrietan zehar, Caparroso, Erriberri, Irunberri, Nabaskoze eta Izaba igaroz.

Bi mendate izango dituzte: Alto de las Coronas, 3. mailakoa (8,3 km; % 4,4ko desnibela), eta Larra-Belaguako azken igoera, 1. mailakoa (9,4 km; % 6,3ko desnibela).

Etapa 12:55 inguruan hasiko da, eta lehen txirrindulariek 17:18 inguruan zeharkatuko dute helmuga.

Vueltako 10. etaparen profila.

Vueltako 10. etaparen profila.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 10. etapa (irailak 2, asteartea)

Ibilbidea: Sendaviva Natur Parkea - Larra Belagua Ferialekua

Distantzia: 175,3 km

Desnibela: + 3.082 m

Hasiera-ordua: 12:55

Amaiera-ordua: 17:18 (42 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:44 (38 km/h)

Mendiko sariaLas Coronas gaina (3. maila), 127,7. kilometroan; Larra-Belagua Ferialekua (1. maila), 175,3 kilometroan