Larra-Belaguako eski-estazioa

Nafarroako Pirinioak

  • Larra Belagua. Argazkia: Atudem

    Larra Belagua. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 995tik 1.720 metrora

Pistak:

  • Iraupen-eskirako 8 ibilbide: 2 pista berde, 3 pista urdin, 2 pista gorri eta beltz bat
  • Elurretako erraketentzako bi ibilbide

Zerbitzuak:

  • Eski eskola
  • Erreskate-lanak doan
  • Aterpea
  • Kafetegia eta Jatetxea
  • Pisten seinaleztapena eta zapaldutako pistak
  • Erizaindegia
  • Aparkalekua
  • Alokatzeko materiala
  • Eta abar

 

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Larra-Belaguako eski-estazioa Nafarroako Pirinioetan dago, Belaguako bailaran. Iraupeneko zein mendiko eskia egiteko aproposa eta gainera udazkenetik elurra aritzen du bertan.

Larra-Belaguako eski-estazioa edertasun paregabekoa da eta eski nordikoa praktikatzeko gomendagarria da, oso. Ondo markatuta dauden 7 zeharbide eskaintzen ditu, guztira,  eskiatzeko 24 km-rekin.

Elur mailarik txikiena 1.720 eta elur mailarik handiena 1.995 metrokoa da. Eskaintzen diren pistak hauek dira: Eskilazarra, Bortuzko, El Ferial, Zanpori, Rincón edo Bagomalta, La Dronda eta La Contienda. Altuerari dagokionez, Larra-Belagua estazioak oso altuera berezi eta interesgarriak eskaintzen ditu.

Nola iritsi: Iruñetik Larra-Belaguara 100 Km daude. Bidaiaren irteera Iruñetik proposatzen dugu, N-240 hartuta Venta Carricara arte joko dugu, eta bidegurutzean NA-137a hartuko dugu edo bestela N-240 (Iruña-Huesca) errepidea. Horretan zuzen jarraituko dugu eta hurrengo bidegurutzean (Venta de Judas) N-178 errepidetik joko dugu eta Irunberri zeharkatuko dugu. Errepideen egoerarekin berri izateko telefono zenbaki hau doakizue, izan ere, elurra egiten duen bakoitzean Belaguako aterpetik gora joatea ezinezkoa izaten da, edota kateak behar izaten dira, informazio gehiagorako 900 400 100 doako telefono zenbakia erabili dezakezue.

 

Harremanetarako: roncalia.com webgunea. Telefonoa: 948394062

Larra-Belaguako elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Larra-Belaguan uneotan webkamerarik ez dugunez, La Pierre Saint Martín estazioko webkamerari esker, unean-uneko eguraldia ezagutu.

¡Zure eskiko argazkiak bidali!

 

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena