Itxi

Txirrindularitza

19. etapa

Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan

EITB

Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.

  • Jasper Philipsen, garaipena lortuta. Argazkia: EFE.

    Jasper Philipsen, garaipena lortuta. Argazkia: EFE.

Alpecin-Deceuninck taldeko Jasper Philipsen txirrindulari belgikarrak irabazi du 2025eko Vueltako hemeretzigarren etapa, esprintean, Guijuelon, ostiralean. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketa esanguratsurik izan. Visma-Lease a Bike taldeko Jonas Vingegaard ziklista danimarkarrak lider jarraitzen du, eta, gainera, lau segundoko gainsaria bereganatu du, esprint berezian. Philipsen hirugarrenez gailendu da Vueltaren 80. edizioan, lasterketako lehen eta zortzigarren egunetan ere nagusitu baitzen. Larunbatean argituko da erabat Espainiako txirrindulari itzulia nork irabaziko duen, Bola del Mundon amaituko den etapa gogorrean.

Beste behin, Philipsenek erakutsi du mundu mailan esprinterrik onenetakoa dela gaur egun. Guijuelon, Mads Pedersen (Lidl-Trek) eta Orluis Aular (Movistar) gainditu ditu, bigarren eta hirugarren helmugaratu baitira, hurrenez hurren. Alpecineko belgikarrak sei garaipen daramatza 2025eko denboraldian.

Arestian esan bezala, 2025eko Vuelta larunbatean argituko da, ia seguru, zein txirrindularik irabaziko duen, hogeigarren etapan. 164,8 kilometroko ibilbidea izango du, eta ziklistek bost mendate igo beharko dituzte; Bola del Mundorako maila berezikoa, azkena. Vingegaard eta UAEko Joao Almeida dira hautagai nagusiak azken egunean maillot gorria janzteko.

Etapako sailkapena

1 - Jasper Philipsen (Alpecin) 3:50:35

2 - Mads Pedersen (Lidl) d. b.

3 - Orluis Aular (Movistar) d. b.

4 - Jenthe Biermans (Arkea) d. b.

5 - Ben Turner (INEOS) d. b.

6 - Arne Marit (Intermache) d. b.

7 - Fabio Christen (Q36.5) d. b.

8 - Ethan Vernon (Israel) d. b.

9 - Thibaud Gruel (Groupama) d. b.

10 - Jordan Labrosse (Decathlon) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - Jonas Vingegaard (Visma) 68:57:44

2 - Joao Almeida (UAE) + 0:44

3 - Thomas Pidcock (Q36.5) + 2:43

4 - Jai Hindley (Red Bull) + 3:22

5 - Giulio Pellizzari (Red Bull) + 4:23

6 - Matthew Riccitello (Israel) + 5:21

7 - Felix Gall (Decathlon) + 5:24

8 - Sepp Kuss (Visma) + 7:30

9 - Torstein Traeen (Bahrain) + 7:46

10 - Matteo Jorgenson (Visma) + 10:21