Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Diego Uriartek Kern Pharmarekin berritu du 2027ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

23 urteko txirrindulari nafarrak beste bi urtez jarraituko du taldean. Aurten, Andaluziako Itzuliko etapa bat irabazi du.

  • Diego Uriarte, Kern Pharmako txirrindularia

    Diego Uriarte, Kern Pharmako txirrindularia

Diego Uriarte txirrindulari nafarrak Kern Pharmarekin duen kontratua berritu du hurrengo bi sasoietarako, 2027ra arte, aurten Andaluziako Itzuliko etapa batean nagusitu eta gero. 2020an egin zuen bat Kern Pharmarekin.

Taldeak ohar bidez jakinarazi duenez, Uriartek (23 urte) jarraitzeak "harrobiaren zaintzaren aldeko apustua" islatzeaz gain, 2020az geroztik barañaindarrak izandako etengabeko progresioa erakusten du. 

Txirrindularia oso pozik agertu da erabakiarekin, honako hau adierazita: "Oso pozik nago berritzearekin. Taldeak nigan duen konfiantza erakutsi dit, eta elkarrekin hazten segitzeko aukera da. Hemen jarraitzea luxua da niretzat".