Txirrindularitza
Iñaki Lejarreta auzia
Gidariaren droga probako positiboa medikazioagatik izan liteke
Erredakzioa
Ertzaintzak droga proban postibo eman zuela baieztatu du, baina proba aurreko analisia izan zen, eta medikazioagatik izan liteke.
-
Iñaki Lejarreta. Argazkia: EFE
Iñaki Lejarreta harrapatu zuen gidariak droga proban positibo eman zuela baieztatu du Ertzaintzak, baina proba aurretiko analisia izan zenez, gehiago egin beharko dituzte, positiboa medikazioagatik izan bailiteke.
Alkohol proban gidariak ez zuen positiborik eman, baina droga proban, aurretiko analisian positiboa eman zuen. Ertzaintzak proba gehiago egin beharko direla azaldu du, positiboa sendagai bat hartzegatik izan litekeelako.
Iñaki Lejarreta 29 urteko txirrindularia igandean, abenduaren 16an, goizean hil zen. Mendi bizikletako Espainiako txapeldun ohia auto batek harrapatu zuen N-634 errepidean, Iurretan (Bizkaia).
Istripua 9:30 aldera jazo zen. Berrizko txirrindularia Bilboko noranzkoan zihoan eta Renault Clio auto batek harrapatu zuen. Ertzaintza gertakariaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Marino Lejarreta txirrindulariaren loba bi anbulantzik artatu zuten eta suspertzen saiatu ziren, baina biktimaren heriotza baieztatu behar izan zuten.