Itxi

Txirrindularitza

Elkarrizketa

Txirrindularitzako mundua, Armstrongen hitzen zain

Erredakzioa

Txirrindulari ohiak dopatu egin zela aitortuko du Oprah Winfrey aurkezleak egindako elkarrizketan. Txirrindularitzako mundua telebistari begira egongo da.

  • Armstrong eta Oprah Winfrey. Argazkia: EFE

    Armstrong eta Oprah Winfrey. Argazkia: EFE

Lance Armstrong txirrindulari ohiak dopatu egin zela aitortu du Oprah Winfrey kazetariari eskainitako elkarrizketa batean. ‘Lance Armstrong eta Oprah Winfrey: esklusiba’ saioan, kirolari estatubatuarrak isiltasuna etetea eta dopatu zela onartzea erabaki du.

Winfrey aurkezle ospetsuak estatubatuarrari Austineko bere etxean egindako elkarrizketa goizaldeko 03:00etan emango dute, baina Armstrongek dopatu egin zela aitortuko duela aurreratu du "USA Today" egunkariak. Elkarrizketak bi ordu eta erdiko iraupena izan zuela eta txirrindularia "prest" agertu zela idatzi zuen Oprah Winfreyk bere Twiterrean.

USADAk (Dopinaren Aurkako AEBetako Agentzia), abuztuan, aurkeztutako txostenaren ondorioz, Frantziako Tourrean lortutako zazpi tituluak kendu zizkion UCIk Armstrongi.

Sydney 2000ko brontzezko domina kenduko diote

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Sidneyko Olinpiar Jokoetan, 2000n, lortutako brontzezko domina kenduko dio Lance Armstrong AEBetako txirrindulari ohiari, erakundeko iturriek baieztatu dutenez. Texaseko txirrindularia hirugarren postuan sailkatu zen Australiako erlojupekoan, Viatcheslav Ekimov (urrea) errusiarraren eta Jan Ullrich alemaniarraren (zilarra) atzetik.

Batzordearen aurrean deklaratu beharko du

Dopatu egin zela aitortzen badu Komisioaren aurrean deklaratu beharko du Lance Armstrong txirrindulari ohiak, UCIren oharraren arabera.

Oprah Winfrey kazetariarekin izandako elkarrizketari buruzko "espekulazioak gogoan hartu" dituela adierazi du UCIk. "Salaketa horiek egi bihurtzen badira, dopin kasuak aztertzen dituen komisioaren aurrean deklaratu beharko du Armstrongek", azpimarratu du.

En el programa "Oprah Winfrey y Lance Armstrong: exclusiva mundial", filmado en la casa de Armstrong en Austin,