Itxi

Txirrindularitza

Dopatu zela aitortu ondoren

Frantzian xehetasun gehiago emateko eskatzen diote Armstrongi

Erredakzioa

Laurent Jalabert txirrindulari ohiak dioenez, estatubatuarra "oso kalkulatzailea" da. Bestalde, Bordryren ustez, Armstrongek "erabiltzen zuen dopin-sistema sofistikatua azaldu behar du".

  • Lance Armstrong

    Lance Armstrong. Argazkia: EFE

Lance Armstrongek dopatu egin zela aitortu zuen bart Oprah Winfrey kazetariak OWN telebista-katean egindako elkarrizketan. Aitorpena egin zuen Armstrongek, baina Frantziatik ez zaie nahikoa iruditzen, eta xehetasun gehiago emateko eskatzen diote txirrindulari estatubatuarrari.

Laurent Jalabert txirrindulari ohiaren ustez, Lance Armstrong "kalkulatzailea" da, eta dopinaren gai hau sakonago azaldu behar zuen. "Armstrongek zerbait egiten duenean, dena kalkulatuta izaten du. Ondorioz, elkarrizketa hau taktika baten zati izango ote den galdetzen diot nire buruari. Agian, oraindik proiektuak ditu, eta nahiago du iruzur egin zuela aitortzea beste arlo batzutan berragertzeko", esan zuen Jalabertek Alemaniako 'RTL' katean.

Bestalde, Pierre Bordry Frantziako Dopinaren Aurkako Elkartearen arduradun ohiak, aerabiltzen zuen dopin-sistemaren inguruan xehetasun gehiago emateko eskatu dio Lance Armstrongi: "Oso garrantzitsua da xehetasun gehiago ematea, gertatu zena zehatz jakiteko. Ezinezkoa da horrelako dopin-sistema sofistikatua izatea inork lagundu gabe".