Itxi

Txirrindularitza

Murtzian eta Alacanten

Dopin substantzien-trafikoa egiten zuen sare bat desegin dute

Erredakzioa

Jose Luis Martinez Jimenez txirrindulari ohia, taldeko ustezko liderra, beste hiru pertsonekin atxilotu dute.

  • Polizia Nazionalak aurkitutako materiala. Argazkia: EFE

    Polizia Nazionalak aurkitutako materiala. Argazkia: EFE

Polizia Nazionalak dopin substantzien-trafikoa egiten zuen sare bat desegin du, Murtzian eta Alacanten. Operazioan, Jose Luis Martinez Jimenez txirrindulari ohia atxilotu dute, taldeko ustezko lider bezala. Martinezek dopinaren aurkako kontrolak egiten parte hartu zuen 2012ko Vueltan.

Operazioan lau pertsona atxilotu dituzte Murtzian eta Alacanten. Taldeak substantziak Espainian sartzen zituen, ondoren poliziek desegin duten laborategi batean (Molina de Seguran) manipulatzeko.

Polizia Nazionalak zazpi miaketa egin ditu, eta 300.000 substantzia inguru bildu ditu. Gainera, laborategiko material ugari ere aurkitu dute.