Txirrindularitza
Tour Down Under
Slagterrek 3. etapa irabazi du, baina Thomasek lidergoan jarraitzen du
Erredakzioa
Holandako txirrindulariak (Blanco Pro Cyclin Team) helmugako aldapan erasoa jo eta garaipena lortu du. Slagterrek profesionaletan lortzen du aurreneko garaipena da.
-
Tom-Jelte Slagter (Blanco Pro Cyclin Team). EFE
Tom-Jelte Slagterrek (Blanco Pro Cyclin Team) Tour Down Underreko hirugarren etapa irabazi du Unley-Stirlingen. 139 kilometroko ibilbidearen azken pendizan eraso jo du Slagterrek. 23 urteko txirrindulari holandarrak profesionaletan lortzen duen aurreneko garaipena da. Hala ere, Geraint Thomasek (Sky) lidergoan jarraitzen du laugarren tokian helmugaratu ostean.
Clarkek (Orica GreenEdge) eta Clarkek (Argos-Shimano) eguneko ihesaldia osatu dute, baina beste hamar txirrindularik ere kontraerasoa jo dute.
Tropelak ihesaldiak behera bota ditu eta lau kilometroren faltan Machadok (RadioShack) erasoa jo du. Ondoren Wurf (Cannondale) saiatu da, baina alferrik. Slagterren erasoa, ordea, balekoa izan da eta liderrarengandik lau segundora kokatu da.
Hirugarren etapa:
1 Tom Jelte SLAGTER NED (BLA) 3:36:46
2 Matthew Harley GOSS AUS (OGE) 0
3 Philippe GILBERT BEL (BMC) 0
4 Geraint THOMAS GBR (SKY) 0
5 Giovanni VISCONTI ITA (MOV) 0
6 Javier MORENO BAZAN ESP (MOV) 0
7 Simone PONZI ITA (AST) 0
8 Daniele PIETROPOLLI ITA (LAM) 0
9 Ivan SANTAROMITA ITA (BMC) 0
10 Gorka IZAGUIRRE INSAUSTI ESP (EUS) 0
Sailkapen orokorra:
1 Geraint THOMAS Great Britain (SKY) 9:56:17
2 Tom Jelte SLAGTER Netherlands (BLA) 5
3 Javier MORENO BAZAN Spain (MOV) 6
4 Ben HERMANS Belgium (RLT) 8
5 Daniele PIETROPOLLI Italy (LAM) 15
6 Jon IZAGUIRRE INSAUSTI Spain (EUS) 15
7 Gorka IZAGUIRRE INSAUSTI Spain (EUS) 15
8 George BENNETT New Zealand (RLT) 15
9 Jack BAUER New Zealand (GRS) 15
10 Wilco KELDERMAN Netherlands (BLA) 15