Itxi

Txirrindularitza

Omaneko Tourra

Joaquim Rodriguez, indartsuena maldan gora

Erredakzioa

Froome, Evans, Contador eta Nibali nahi eta ezin ibili ziren Green Montaineko aldapetan Katushako gizonaren bila. Froome da lider berria.

0:57
Argazkia: EFE

Joaquim Rodriguez (Katusha) txirrindulariak irabazi zuen Omaneko Tourreko 4. etapa, Al Saltiyah - Samail-Jabal Al Akhdhar (Green Mountain).

152 kilometrotako etapan ihesaldia bat izan zen nagusi, bertan, Bookwalter (BMC), Rast (RadioShack-Leopard), Smukulis (Katusha), Voss (NetApp-Endura) eta Friedeman (Champion System) gizonak zeuden, baina jardunaldiko azken kilometroetan tropelak harrapatu zituen; faboritoek garaipena nahi zuten.

Maldan gora, nor baino nor, Rodriguez, Froome, Evans, Contador eta Nibali eta azkenean indartsuena Purito. Sailkapen nagusian Chris Froome da liderra.

4.  etapa

1. Joaquim Rodriguez (Katusha)
2. Chris Froome (Sky)
3. Cadel Evans (BMC)
4. Alberto Contador (Team Saxo-Tinkoff)
5. Vincenzo Nibali (Astana)

Sailkapen nagusia

1. Chris Froome (Sky)
2. Cadel Evans (BMC) 24-ra
3. Alberto Contador (Team Saxo-Tinkoff) 25-ra
4. Vincenzo Nibali (Astana) 34-ra
5. Joaquim Rodríguez (Katusha) 45-ra