Itxi

Txirrindularitza

Babesaren amaiera

RadioShackek txirrindulari taldea utziko du denboraldia bukatzean

Erredakzioa

Haimar Zubeldiaren arabera, laguntza bukatzea 'ez da sorpresa bat izan'. Markel Irizar, Andy Schleck eta Fabian Cancellararen taldeak babesle berri bat bilatu beharko du.

  • Haimar Zubeldia. Argazkia: EFE.

    Haimar Zubeldia. Argazkia: EFE.

RadioShackek txirrindulari taldea babesteari utziko dio 2014tik aurrera, L'Equipek argitaratu duenez. Enpresa elektronikoaren arrazoiak "zailtasun ekonomikoak" dira, eta "dopin kasuek sortutako irudiagatik nekatuta" omen dago.

Pasados de Voltari emandako elkarrizketan, Haimar Zubeldiak albistea espero zuen: "Ez da sorpresa bat izan. Badakigu Radioshack ez dagoela momentu onean enpresa gisa, eta horren zain geunden". Flavio Becaren taldeak babesle berri bat bilatu beharko du hurrengo urterako.

RadioShacken kontratua aurten bukatuko da, eta ez du berrituko. Schleck anaien arazoak Leopardekin bat egin ostean (Frankek positiboa eman zuen Frantziako Tourrean eta Andy oso bolada txarrean murgilduta dago), enpresaren erabakian eragina izan dezake. L'Equipen arabera, taldea betiko desagertuko denaren ustea dago.