Itxi

Txirrindularitza

3. etapa

Nairo Quintana nagusitu da Vallterren eta Valverde da lider berria

Erredakzioa

Wigginsek erasoa jo du helmugarako kilometro bat falta zenean, baina Movistarrek lan bikaina egin, eta saria lortu du. Alejandro Valverde irabazlearengandik 4 segundora iritsi da 'Purito'rekin batera.

  • Nairo Quintana

    Nairo Quintanak irabazi du Voltako hirugarren etapa. Argazkia: EFE

Nairo Quintana (Movistar) kolonbiarrak irabazi du Kataluniako Voltako hirugarren etapa, eta Alejandro Valverde (Movistar) da lasterketako lider berria. Vidreresen hasi eta Vallteren (2.000 metroko altuera) bukatu da astezken honetako etapa.

Bradley Wigginsek jo du erasoa helmugarako kilometro bat falta zenean, eta Nairo Quintanak erantzuna eman dio. Ondoren, kolonbiarrak aurrera jarraitu du, eta bakarrean gurutzatu du helmuga. Alejandro Valverde bigarren izan da. Joaquim Rodriguez (Katusha) izan da hirugarren, eta Bradley Wiggins (Sky) laugarren. Volta irabazteko faboritoak diren hiru txirrindulari hauek, etapako irabazlearengandik sei segundora iritsi dira.

Eguneko ihesaldia Edet (Cofidis), Domagalski (Caja Rural), Kohler (BMC) eta Haedo (Cannondale) txirrindulariek osatu dute. Azken igoeran, ordea, Edet geratu da lasterketa buruan, baina tropelak helmugarako bost kilometro falta zirenean harrapatu du frantziarra.

Hirugarren etapako sailkapena:

1. Nairo Quintana (Movistar Team) 5:01:20
2. Alejandro Valverde (Movistar Team) + 6
3. Joaquim Rodriguez (Katusha) d.b.
4. Bradley Wiggins (Sky) md.b.
5. Thibaut Pinot (FDJ) + 9
6. Peter Stetina (Garmin-Sharp) d.b.
7. Michele Scarponi (Lampre-Merida) d.b.
8. Przemyslaw Niemec (Lampre-Merida) d.b.
9. Rigoberto Urán (Sky) d.b.
10. Domenico Pozzovivo (Ag2r La Mondiale) + 21

Sailkapen nagusia:

1. Alejandro Valverde (Movistar Team) 12:45:22
2. Joaquim Rodriguez (Katusha) + 6
3. Bradley Wiggins (Sky) + 10
4. Michele Scarponi (Lampre-Merida) + 13
5. Przemyslaw Niemec (Lampre-Merida) d.b.
6. Nairo Quintana (Movistar Team) + 22
7. Robert Gesink (Blanco) + 36
8. David López (Sky) d.b.
9. Daniel Martin (Garmin-Sharp) d.b.
10. Peter Stetina (Garmin-Sharp) + 41