Itxi

Txirrindularitza

Azken saioa

Puerto Operazioa, epaiaren zain

Erredakzioa

Azken saioan bere errugabetasuna defendatu du beste behin ere Eufemiano Fuentesek. Epaia ez da hilabete eta erdi baino lehenago ezagutuko.

  • Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

    Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

Puerto Operazioa epaiaren zain geratu da. Azken saioan bere errugabetasuna defendatu du beste behin ere Eufemiano Fuentesek. Bera izan da azken hitza emateko eskubidea erabili duen auzipetu bakarra.

Bi hilabeteko aferak astearte honetan izan du azken jardunaldia. Epaiak, dena den, luze joko du. Iturri judizialen arabera, ez da hilabete eta erdi baino lehenago izango.