Itxi

Txirrindularitza

Ibilbidea

Dauphinek maldan gora bukatuko diren hiru etapa izango ditu

Erredakzioa

Ekainaren 2tik 9ra bitartean korrituko da lasterketa, eta UCI World Tourreko 19 taldeekin batera Cofidis, Europcar, Bretagne-Séche eta NetApp-Endura taldeak egongo dira.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropelaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

2013ko Dauphine Kriteriuma ekainaren 2an hasi eta hilabete bereko 9an bukatuko da, eta astelehen honetan aurkeztu dute edizio honetako ibilbidea. Alpe d’Huez igo beharko dute txirrindulariek zazpigarren etapan, eta hiru etapa bukatuko dira maldan gora Valmorel (Maila Berezia), Superdevoluy (3. maila) eta Risoul (Lehen maila) mendateetan.

Lasterketa Champeryn hasiko da, eta lehen hiru etapak lauak izango dira. Laugarren etapan 32,5 kilometroko erlojupekoa korrituko da, eta bosgarren, seigarren eta zazpigarren etapak maldan gora bukatuko dira.

UCI World Tourreko 19 taldeek, eta Cofidis, Europcar, Bretagne-Seche eta NetApp-Endura taldeek hartuko dute parte lasterketa honetan.

2013ko Dauphineko etapak:

Lehen etapa: Champéry (SUI) - Champery (SUI), 121 km.

Bigarren etapa: Chatel - Oyonnax, 183 km.

Hirugarren etapa: Amberieu-en-Bugey - Tarare, 164 km.

Laugarren etapa: Villars-les-Dombes - Parc des Oiseaux, 32,5 km-ko erlojupekoa

Bosgarren etapa: Gresy-sur-Aix - Valmorel, 139 km.

Seigarren etapa: La Lechere - Grenoble, 141,5 km.

Zazpigarren etapa: Le Pont-de-Claix - Superdevoluy, 184 km.

Zortzigarren etapa: Sisteron- Risoul, 152 km.