Itxi

Txirrindularitza

Dauphine

Daniel Morenok irabazi du azken etapa eta Wiggins izendatu da garaile

Erredakzioa

Katushako txirrindulari espainiarrak esprintean gainditu ditu Luis Leon Sanchez (bigarren) eta Cadel Evans (hirugarren).

  • Bradley Wiggins, 2012ko Dauphineko irabazlea. Argazkia: EITB

Katushako Daniel Morenok irabazi du Dauphineko zazpigarren eta azken etapa, Morzine eta Châtel artekoa (126,4 kilometro). Bestalde, Bradley Wiggins izan da 2012ko Dauphineko irabazlea.

Morenok esprinta irabazita lortu zuen etapa irabaztea. Bigarren izan zen Luis Leon Sanchez (Rabobank) eta hirugarren bukatu zuen Cadel Evans (BMC) gainditu zituen azken metroetan.

Wigginsek lidergoa mantentzea lortu zuen, eta iaz irabazi zuen lasterketan berriro garaile atera da 2012an.

Zazpigarren etapako sailkapena:

.1. Daniel Moreno (ESP/Katusha) 2.59.37
.2. Luis León Sánchez (ESP/Rabobank) d.b.
.3. Cadel Evans (AUS/BMC) d.b.
.4. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) d.b.
.5. Rinaldo Nocentini (ITA/AG2R) d.b.
.6. Pieter Weening (HOL/Orica) d.b.
.7. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) d.b.
.8. Dries Devenyns (BEL/Omega) d.b.
.9. Richie Porte (AUS/Sky) d.b.
10. Michael Rogers (AUS/Sky) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 26.40.46
.2. Michael Rogers (AUS/Sky) + 1:17
.3. Cadel Evans (AUS/BMC) 1:26
.4. Christopher Froome (GBR/Sky) 1:45
.5. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) 2:02
.6. Vasil Kiryienka (BLR/Movistar) 2:58
.7. Janez Brajkovic (SLV/Astana) 3:07
.8. Wilco Kelderman (HOL/Rabobank) 3:26
.9. Richie Porte (AUS/Sky) 3:34
10. Haimar Zubeldia (EUS/Radioshack) 3:50