Txirrindularitza
Esprintean
Vivianik irabazi du Dauphineko bigarren etapa
Erredakzioa
Txirrindulari italiarra izan da onena esprintean, eta Gianni Meersman (bigarren) eta Tony Gallopin (hirugarren) gainditu ditu. David Veilleuxek lidergoa mantendu du.
-
Elia Viviani. Argazkia: EFE
Elia Vivianik (Cannondale) irabazi du Dauphineko bigarren etapa. Châtelen hasi eta Oyonnaxen bukatu den etapak, 191 kilometroko ibilbidea izan du. David Veilleuxek (Europcar) lidergoan jarraitzen du.
Txirrindulari italiarrarentzat egin du lan Cannondale taldeak, eta esprintean Vivianik ez du kale egin. Gianni Meersman (Omega) izan da bigarren, eta Tony Gallopin (RadioShack) hirugarren. Asteartean Amberieu en Bugey eta Tarare arteko 191 kilometroko etapa izango da jokoan.
Etapako sailkapena:
.1.Elia Viviani (ITA) Cannondale 4:19:15
.2.Gianni Meersman (BEL) Omega Pharma d.b.
.3.Tony Gallopin (FRA) RadioShack d.b.
.4.Jacques van Rensburg (RSA) Argos-Shimano d.b.
.5.Anthony Geslin (FRA) Francaise d.b.
.6.Armindo Fonseca (FRA) Bretagne d.b.
.7.Bram Tankink (HOL) Blanco d.b.
.8.Warren Barguil (FRA) Argos-Shimano d.b.
.9.Juan Antonio Flecha (ESP) Vacansoleil d.b.
10.Wesley Sulzberger (AUS) Orica-GreenEdge d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. David Veilleux (CAN) Europcar 7:56:50
.2. Gianni Meersman (BEL) Omega + 1:56
.3. Tony Gallopin (FRA) RadioShack + 1:57
.4. Warren Barguil (FRA) Argos-Shimano d.b.
.5. Alejandro Valverde (ESP) Movistar d.b.
.6. Jakob Fuglsang (DIN) Astana d.b.
.7. Christopher Froome (GBR) Sky d.b.
.8. Richie Porte (AUS) Sky d.b.
.9. Angel Madrazo (ESP) Movistar d.b.
10. Geraint Thomas (GBR) Sky d.b.