Itxi

Txirrindularitza

Elkarrizketa batean

Jan Ullrichek lehen aldiz onartu du 'odol dopinga' egin zuela

Erredakzioa

Hala ere, 1997ko Frantziako Tourreko irabazleak iruzurtia dela esaten dutenen kritinak baztertu ditu.

  • Ullrichi bi urteko zigorra jarri zioten Operacion Puerto delakoan parte hartzeagatik. Efe.

    Ullrichi bi urteko zigorra jarri zioten Operacion Puerto delakoan parte hartzeagatik. Efe.

Jan Ullrich alemaniarrak lehen aldiz onartu du Eufemiano Fuentesen laguntzarekin 'odol dopinga' egin zuela. Ullrichek Focus aldizkari alemaniarrak datorren astean argitaratuko duen elkarrizketan onartu du auzia.

"Bai, Fuentesen tratamenduak erabili nituen", esan du Ullrichek.

Hala ere, 1997ko Frantziako Tourreko irabazleak iruzurtia dela esaten dutenen kritikak baztertu ditu.

"Ia guztiek errendimendua hobetzen zituzten substantziak hartu zituzten. Nik ez nuen besteek hartzen ez zuten ezer erabili. Nire ustez, iruzurra norbaitek abantaila duenean hasten da. Eta kasu honetan ez zegoen horrelakorik. Guztiek aukera berdinak genituela bermatu nahi nuen", esan du Ullrichek.

Txirrindulari alemaniarrari bi urteko zigorra jarri zion Kirol Arbitraje Epaimahaiak "Operación Puerto" delakoan parte hartzeagatik.