Itxi

Txirrindularitza

Talde indartsuarekin

Valverde eta Quintana Donostiako Klasikoan egongo dira

Erredakzioa

Alejandro Valverde murtziarra eta Nairo Quintana kolonbiarra Movistar taldeko liderrak izango dira Gipuzkoako proban. Beñat Intxautsi bizkaitarrak ere parte hartuko du.

  • Valverde eta Quintana Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

    Valverde eta Quintana Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

Movistar Team taldeak Nairo Quintanak eta Alejandro Valverdek Donostiako Klasikoan (larunbatean, uztailaren 27an) parte hartuko dutela baieztatu du. Kolonbiako txirrindulari gaztea eta Valverde Gipuzkoako proba irabazteko hautagai nagusienen artean egongo dira, Tourrean maila bikaina eman ondoren sasoi onean helduko baitira.

Taldeko liderrak babesteko Movistarrek Beñat Intxausti, Imanol Erviti, Vladimir Karpets, Herrada anaiak eta Pablo Lastras eramango ditu Donostiako Klasikora.