Txirrindularitza
Komunikatua batean
Euskaltelek tristetzat jo du negoziaketa apurketaren albistea
Erredakzioa
Euskal zaleentzat desengainu handia izan dela dio talde laranjak eta akordioa aurrera egiteko esfortsu handia jarri dutela aitortu dute ere.
-
Euskaltel Euskadi. Argazkia: EFE
Euskaltel Euskadik Fernando Alonsoren taldeak ezarritako baldintzak onartu ostean, Fernando Alonsoren aholkulariek atzera egin dute eta ondorioz negoziaketak apurtu.
Euskal taldea Alonsok ezarritako baldintzei baiezkoa eman ostean, pilotuaren inguruak atzera egitea erabaki du azken unean. Gaur egungo egoera duela hilabetekoa baino okerragoa dela esan du Astorkizak, eta kontratua duten txirrindularien eta langileen etorkizuna argitu beharko da, batzuek kanpotik jasotako eskaintzei ezetza eman dietelako.
Webgunean kaleratutako komunikatuan tristetzat jo du negoziaketa apurketaren albistea Euskaltelek. Euskal zaleentzat desengainu handia izan dela diote. Akordioa aurrera egiteko esfortsu handia jarri dutela esan dute.
Negoziaketaren xehetasunen berri ezin dutela eman ere jakinerazi dute.