Itxi

Txirrindularitza

Erlojupekoa

Tony Martinek ortzadarra janzten jarraituko du

Erredakzioa

Alemaniako txirrindularia azkarrena izan da Florentzian, eta Bradley Wiggins britainiarra eta Fabian Cancellara suitzarra gainditu ditu. Jonathan Castroviejo hamalaugarren izan da.

  • Tony Martin. Argazkia: EFE

    Tony Martin. Argazkia: EFE

Tony Martin alemaniarrak hirugarrenez jarraian irabazi du Munduko Txirrindularitza Txapelketako erlojupeko proba. Omega-Pharma taldeko txirrindularia azkarrena izan da bakarkako erlojupeko gogorran (Montecatini Terme-Florentzia, 56,9 kilometro), eta ortzadar elastikoa janzten jarraituko du. Zilarrezko domina Bradley Wiggins britainiarrak eskuratu du, eta brontzea Fabian Cancellara suitzarrarentzat izan da. Laugarren Vasil Kiryienka (Bielorrusia) izan da, ia bi minutura, eta bosgarren Taylor Phinney estatubatuarra.

Tony Martinek 2011 eta 2012 urteetan urrea lortu zuen, eta 2009an eta 2010 urteetan brontzezko dominak lortu zituen. Gainera, Omega-Pharma taldearekin taldekako erlojupekoan urrea lortu du alemaniarrak.

Jonathan Castroviejo bizkaitarrak (Espainiako erlojupeko proban txapelduna) hamalaugarren postua lortu du, 3 minutu eta 13 segundora.

Sailkapena:

1. Tony Martin (Alemania) 1:05:35
2. Bradley Wiggins (Britainia Handia) 1:06:22
3. Fabian Cancellara (Suitza) 1:06:24

4. Vasil Kiryienka (Bielorrusia) 1:07:02
5. Taylor Phinney (Estatu Batuak) 1:07:44
6. Rasmus Quaade (Danimarka) 1:08:12
7. Marco Pinotti (Italia) 1:08:18
8. Adriano Malori (Italia) 1:08:27
9. Gustav Larsson (Suedia) 1:08:35
10. Kanstantsin Siutsou (Bielorrusia) 1:08:36

11 Jan Barta (Txekiar Errepublika) 3:07.00
12 Rohan Dennis (Australia) 3:09.33
13 Nicolas Roche (Irlanda) 3:13.35
14 Jonathan Castroviejo  (Espainia) 3:13.78
15 Nelson Filipe Oliveira (Portugal) 3:14.43
16 Kristof Vandewalle (Belgika) 3:17.15
17 Richie Porte (Australia) 3:22.82
18 Vladimir Gusev (Errusia) 3:28.46
19 Dmitriy Gruzdev (Kazakhstan) 3:35.95
20 Bert Grabsch (Alemania) 3:41.01