Txirrindularitza
Zilarra Florentzian
'Zapore mingotsa' duela aitortu du Joaquim 'Purito' Rodriguezek
Erredakzioa
"Harrapatu nauenean garaipena lortzea ezinezkoa izango zela ikusi dut, izugarri nekatuta nengoen eta", adierazi du katalanak.
-
Ezkerretik eskumara: Joaquim Rodriguez, Rui Costa eta Valverde. Argazkia: EFE
Joaquim 'Purito' Rodriguezek zilarrezko domina eskuratu du munduko txirrindularitxa txapelketako errepide proban, baina bigarren postu horrekin "zapore mingotsa" duela aitortu du.
"Tropelan geneukan lekua ikusita, lan bikaina egin dugu, baina orduan agertu da Rui Costa eta ezin izan dugu ezer egin", esan du.
"Harrapatu nauenean garaipena lortzea ezinezkoa izango zela ikusi dut, izugarri nekatuta nengoen eta. Ez dakit halako aukerarik berriro izango ote dugun", gaineratu du Katusha taldeko katalanak.