Txirrindularitza
Milan-Turin
Diego Ulissi, indartsuena maldan gora
Erredakzioa
Rafal Majka, Dani Moreno, Alberto Contador eta Alejandro Valverde gainditu zituen lasterketako azken metroetan.
-
Diego Ulissi italiarra. Argazkia: EFE
Diego Ulissi italiarrak erdietsi zuen garaipena Milan-Turin klasikoan 193,5 kilometro burutu eta gero.
Supergako aldapan sasoian dagoela erakutsi eta garaipena eskuratu zuen. Bigarren Rafal Majka heldu zen, hiru segundora, eta hirugarren Dani Moreno, bost segundora. Ondoren Pozzovivo, Contador eta Valverde helmugaratu ziren.
Sailkapena