Itxi

Txirrindularitza

Euskaltel

Pablo Urtasunek kontratua sinatu du Txileko talde batekin

Erredakzioa

2005ean hasi duen ibilbide profesionala eta azken bost urteak Euskaltel-Euskadin eman ditu.

  • Pablo Urtasunek Txileko talde kontinentalean korrituko du. Efe.

    Pablo Urtasunek Txileko talde kontinentalean korrituko du. Efe.

Pablo Urtasunek Txileko talde kontinentalean korrituko du datorren denboraldian, Txirrindulari nafarrak ostegun eguerdian sinatu du kontratua, BiciCiclismo atari digitalak iragarritakoaren arabera.

Urtasunek 2005ean ekin zion ibilbide profesionalari eta azken bost urteak Euskaltel-Euskadin eman ditu. Urtasun taldeko erreferentzietako bat izango da, bere esperientzia zabalari esker: birritan izan da Frantziako Tourrean, beste bitan Espainiako Itzulian eta baten Italiako Giroan.

Aurten Gaztela eta Leongo Itzuliko etapa bat irabazi du eta bigarren izan da Udaberri Klasikan. Ia, berriz, Britainia Handiko Itzuliko etapa bat irabazi zuen. Bere palmaresean, gainera, Espainiako Itzuliko bi etapa ditu.

Urtasun Kaiku taldean (2205-2006), Libertyn (2007-2008) eta Euskaltel Euskadin (2009-2013).

Taldean zortzi txirrindulari txiletar daude, gehienak 23 urtez azpikoak, eta Espainiako lau. Egoitza nagusia Murtzian dute, eta Europako probetan parte hartuko dute; Espainian, Portugalen eta Frantzian, batez ere.