Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengean

Kwiatkowski izan da nagusi Serra de Tramontana Sarian

Erredakzioa

Edvald Boasson Hagen (Sky) izan da bigarren, 27 segundora, eta hirugarren postuan Francesco Gavazzik (Astana) bukatu du.

  • Mallorcako Challengea. Argazkia: EFE

    Mallorcako Challengea. Argazkia: EFE

Michael Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step) izan da nagusi Serra de Tramontana Sarian, Mallorcako Challengearen hirugarren proban (152,9 kilometro Deia eta Lluc artean).

Poloniako txirrindulariak Puigmajor igoeran jo du erasora, lasterketa burukoak gainditu ditu eta lehena izan da helmugan. Kangert (Astana), Vakoc (Omega Pharma-Quick Step), Belkov (Katusha), Piedra (Caja Rural-RGA), Del Pino (Burgos BH) eta Megias (Novo Nordisk) izan dira jardunaldiko ihesaldiaren protagonistak.

Edvald Boasson Hagen (Sky) izan da bigarren, 27 segundora, eta hirugarren postuan Francesco Gavazzik (Astana) bukatu du.

Sailkapena:
1. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step)
2. Edvald Boasson Hagen (Sky) 27
3. Francesco Gavazzi (Astana) d.b.
4. Gianluca Brambilla (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
5. Petr Vakoc (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
6. Pieter Serry (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
7. Jesús del Pino (Burgos-BH) d.b.
8. Luis León Sánchez (Caja Rural-RGA) d.b.
9. Tanel Kangert (Astana) d.b.
10. Sergio Luis Henao (Sky) d.b.
11. Yiry Trofimov (Katusha) d.b.
12. David de la Cruz (NetApp) d.b.
13. Simon Yates (Orica-GreenEdge) d.b.
14. Rigoberto Urán (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
15. Antonio Piedra (Caja Rural-RGA) d.b.