Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Pelucchik irabazi du, ezustean, bigarren etapako esprinta

Erredakzioa

IAM Cycling taldeko txirrindulariak bere garaipenik garrantzitsuena lortu du Tirreno-Adriatico lasterketaren bigarren etapako esprintean.

Matteo Pelucchik (IAM Cycling) irabazi du, esprintean, Tirreno-Adriatico lasterketako bigarren etapa, tropelako azkarrenen aurretik. Arnaud Demare (FDJ) eta Andre Greipel (Lotto Belisol) izan dira helmuga igarotzen hurrengoak.

166 kilometro bete dituzte txirrindulariek, ordekan, San Vicenzo eta Cascina artean. Bostek egin dute etapako zati handiena ihesaldian: David de la Cruz (Netapp Endura), Alex Dowsett (Movistar), Davide Malacarne (Europcar), Marco Canola (Bardiani CSF) eta Daniel Teklehaimanot (MTN Qhubeka), Euskaltel-Euskadiko kide ohia.

Mark Cavendish (Omega Pharma-Quick Step) esprinta irabaztetik oso urrun egon da, baina liderraren maillota mantendu du, atzo taldekako erlojupekoan lortu ostean.

ETAPAKO SAILKAPENAK