Itxi

Txirrindularitza

La Panneko Hiru Egunak

Peter Sagan eslovakiarrak irabazi du lehen etapa

Erredakzioa

Irabazlea Oscar Gatto taldekide italiarrari eta Kenneth Van Bilseni gailendu zaie helmugan.

  • Peter Sagan hirugarren urtes jarraian gailendu da lehen etapan. Efe.

    Peter Sagan hirugarren urtes jarraian gailendu da lehen etapan. Efe.

Peter Sagan (Cannondale) eslovakiarrak irabazi du, hirugarren urtez jarraian, La Panneko Hiru Egunak lasterketako lehen etapa. Txirrindulariek 201 kilometro egin dituzte, De Panne eta Zotegem artean.

Irabazlea Oscar Gatto taldekide italiarrari gailendu zaio helmugan. Momentu batean garaipena Gattori utzi behar ziola eman du, eslovakiarrak erritmoa moteldu eta pedalak emateari utzi baitio helmugatik metro batzuetara. Hirugarren postuan eta Kenneth Van Bilsen belgikarra sartu da.

Mark Cavendishek (Omega Pharma Quick-Step) ezin izan du lasterketa hasi, Milan – Sanremotik gastroenteritisak jota dagoelako.

Asteazkenean bigarren etapa jokatuko dute, 206 kilometrokoa, Zotegem-Koksijde (Oostduinkerke) artean.