Itxi

Txirrindularitza

Zuzenean eitb.com-en

Faboritoen tropel handi bat bilduko da Brabanteko Gezian

Mikel Dominguez

Philippe Gilbert eta Tom Jelte Slagter, udaberri ziklistako azken harbide proba irabaz dezaketenen artean

  • Tropela, Paris-Roubaix lasterketako bideetan / EFE.

    Tropela, Paris-Roubaix lasterketako bideetan / EFE.

Harbideetako denboraldiaren azken lasterketak faborito asko bilduko ditu. Brabanteko Gezia, ohi bezala, Leuven eta Overjise artean jokatuko da, Flandrian (Belgika), 200 kilometroko ibilbidean. Zuzenean emango dute, asteazkenean 15:10etik aurrera, ETB1ek eta eitb.com-ek.

Harbideetako udaberriko azken lasterketa izango da, baina, gainera, Ardenetako Hirukotean ikusiko ditugun aldapak ere izango ditu. 25 zailtasun igo beharko dituzte txirrindulariek, azken bostak (Hagaard, Hertstraat, Holstheide, Ijskelderlaan eta Schaavei) hiru aldiz errepikatu beharko duten zirkuitu batean.

Philippe Gilbert (BMC), Tom Jelte Slagter (Garmin-Sharp), Simon Gerrans (Orica-GreenEdge), Zdenek Stybar (Omega Pharma-Quick Step) eta Stijn Devolver (Trek) Belgikako klasiko hau irabaz dezaketen liderren artean daude.