Itxi

Txirrindularitza

Brabantse Pijl

Philippe Gilbertek irabazi du Brabanteko Gezia, esprintean

Mikel Dominguez

BMC taldeko txirrindularia Michael Matthews (Orica Green-Edge) baino azkarragoa izan da helmugan, eta denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du.

0:45

Philippe Gilbertek (BMC) irabazi du Brabanteko Gezia, esprintean, Michael Matthewsen (Orica-GreenEdge) aurretik. Belgiarrak denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du, oso lasterketa irekian, taldeek kontrolik ezarri ez duten egun batean.

Sei izan dira lasterketako protagonistak: Quemeneur (Europcar), Brandle (IAM), Pozzo, Cecchinel (Vini Fantini), Reijnen (UnitedHealthcare) eta Williams (Lotto-Belisol). Hala ere, tropela batuta heldu da bost igoera zituen zirkuituaren azken itzulira. Azken aldapa helmugatik metro gutxira zegoen. Gilbertek Australiako esprinterra baino abiadura handiagoa erakutsi du, lehenago lasterketa burua harrapatzen lan handia egin duen arren, bakar-bakarrik, tropelak guztiekin bat egin baino lehen.

Azken 25 kilometroetan, eraso asko, kontrol gutxi eta ikuskizun handia izan da lasterketan, aukera guztiak irekita zeudela. Alternatiba guztien artean, esprinta nagusitu da, eta Gilbert Matthews baino azkarragoa izan da.

LASTERKETAKO SAILKAPENA