Itxi

2014/04/20

18:40

Txirrindularitza

Ospitalean da

'Purito'k kolpea hartu du bularrean, Amstel Gold Race proban erorita

Erredakzioa

Katushako txirrindulariarekin batera, Niki Sorensen eta Andy Schleck faboritoak ere erori dira.

  • Joaquim 'Purito' Rodriguez, aurtengo Voltan. Efe.

    Joaquim 'Purito' Rodriguez, aurtengo Voltan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joaquim 'Purito' Rodriguez Katushako txirrindulariak erorikoa izan du Amstel Gold Race klasikoan. Ondorioz, kolpe handia hartu du bular aldean eta inguruko ospitale batera eraman dute.

Katusha taldeko masajista batek eraman du 'Purito' ospitalera, osasun probak egin eta kolpeak zenbateko larritasuna duen ikusteko.

Philippe Maertens prentsa arduradunak esan duenez, baliteke saihets bat hautsita izatea, baina oraindik goizegi da hori jakiteko.

Katushako txirrindulariarekin batera, Niki Sorensen eta Andy Schleck faboritoak ere erori dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;