Itxi

2014/04/20

17:25

Txirrindularitza

Ardenetako klasikoa

Gilbert indartsuena Amstelen ere

Erredakzioa

Jelle Vannendert (Lotto Belisol) eta Simon Gerrans (Orica) geratu dira bigarren eta hirugarren, eta Alejandro Valverde (Movistar), laugarren.

  • Gilbert

    Gilbert, garaile Amstelen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Philippe Gilbert (BMC) txirrindulariak irabazi du Amstel Gold Race lasterketa. Maastrichten hasi, eta 251 kilometro egin eta gero, Valkenburgen amaitu da.

Azken kilometroetan jo du erasoa Gilbertek eta ezin izan dute harrapatu. Bere atzetik Jelle Vannendert (Lotto Belisol), Simon Gerrans (Orica) eta Alejandro Valverde (Movistar) heldu dira.

Aipatzekoa hainbat txirrindularik ez dutela klasikoa amaitu, esaterako, Haimar Zubeldiak eta Joaquin 'Purito' Rodriguezek. Azken honek erorketa baten ondorioz.

SAILKAPENA

1. Philippe Gilbert (BMC)
2. Jelle Vanendert (Lotto)
3. Simon Gerrans (Orica GreenEdge)
4. Alejandro Valverde (Movistar)
5. Michal Kwiatkowski (OPQS)
6. Simon Geschke (Giant Shimano)
7. Bauke Mollema (Belkin)
8. Enrico Gasparotto (Astana)
9. Dani Moreno (Katusha)
10. Yukiya Arashiro (Europcar)

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Amstel Gold Race
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;