Txirrindularitza
Romandiako Itzulia
Albasinik hirugarrenez irabazi du, oraingoan ihesaldian
Mikel Dominguez
Orica-GreenEdge taldeko suitzarrak 4. etapa ere irabazi du, Thomas Voeckler eta Jan Bakelatsen aurretik. Simon Spilakek lider jarraitzen du.
Michael Albasinik (Orica-GreenEdge) Romandiako Itzuliaren 4. Etapa irabazi du (174 kilometro, zirkuitu bati emandako sei itzulirne ostean Friburgon). Suitzarrak irabazten duen hirugarren etapa da lasterketa honetan. Simon Spilakek sailkapen orokorreko lidergoa mantendu du. Chris Froome (Sky) baino segundu bat aurrerago dago.
Oricako txirrindularia Thomas Voecklerri (Europcar) eta Jan Bakelantsi (Omega Pharma-Quick Step) gailendu zaie. Vuillermoz (Ag2r) eta Marinorekin (Cannondale) batera, ihes eginda egin dute ia etpa osoa. Bi esprint handitan irabazita, Voeckler eta Bakelants baino azkarragoa izan da helmugan.
4. ETAPAKO SAILKAPENAK