Txirrindularitza
19. etapa
Quintanak kronoigoera irabazi, eta lidergoa sendotu du
Mikel Dominguez
Movistar taldeko kolonbiarra Fabio Aru (Astana) baino 17 segundo azkarragoa izan da, eta ia erabakita utzi du Italiako Giroaren sailkapen orokorra.
Nairo Quintanak (Movistar) irabazi du Italiako Giroaren 19. etapa, 26,8 kilometroko kronoigoera Bassano eta Monte Grappa artean. Igoera, 19,3 kilometrokoa, %8ko pendiza zuen batez beste. Kolonbiarrak sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du, eta 'maglia rosa' ia erabakita utzi du.
Quintanaren bigarren garaipena da, Val Martellokoaren ostean. Arrosaz jantzi zen etapa horretan. Erlojuaren aurkako borrokan, Fabio Aruri gailendu zitzaion (Astana), 17 segundoko aldearekin. Sardiniako gazteak, 23 urtekoak, hirugarren jarri da orokorrean, eta Rigoberto Uranen (Omega Pharma-Quick Step) bigarren postuari begira jarri da.
Ustekabekoa eman du Aruk, sailkapen orokorrean gora igota, eta Nairo Quintanari etapa kentzeko gertu egon zen. Uranen denbora hobetu zuten biek, baina Movistarrekoa izan da onuradunena. Zoncolanera 3' 7''ko aldearekin joango da bere herrikidearekiko, eta 3' 48''-koa italiarrarekiko, oso alde zabala erosoen dagoen inguruan.
19. ETAPAKO SAILKAPENAK