Txirrindularitza
Dauphine
Froomek Contador gainditu du aurreneko etapan
Erredakzioa
Britainiarra izan da onena 10,4 kilometroko erlojupekoan. Movistarreko Beñat Intxausti euskal txirrindulariak hamahirugarren postuan bukatu du.
-
Chris Froomen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Chris Froomek (Sky) irabazi du Dauphineko aurreneko etapa, 10.4 kilometroko erlojupekoa. Britainiarrak Alberto Contador espainiarra gainditu du.
Froomek 13:13ko denbora egin du, eta Contadorrek zortzi segundo gehiago behar izan ditu (13:21). Hirugarren postua Luxenburgoko Bob Jungelsentzat izan da, eta Movistarreko Beñat Intxausti euskal txirrindulariak hamahirugarren postuan bukatu du.
Gauzak horrela, astelehenean hasiko da onena Dauphinen. Jardunaldiak 159 kilometro izango ditu Pays d'Olliergues eta Col du Beal artean. Tropelak %6,6ko malda duen igoera (13 kilometro) gainditu beharko du, aurretik bost mendate igo eta gero.
1. etapako sailkapena:
1.FROOME C. SKY 13' 13''
2.CONTADOR A. TCS 0' 08''
3.JUNGELS B. TFR 0' 09''
4.TALANSKY A. GRS 0' 11''
5.KELDERMAN W. BEL 0' 11''
6.BOOM L. BEL 0' 12''
7.KIRYIENKA V. SKY 0' 12''
8.NIBALI V. AST 0' 13''
9.V.GARDEREN T. BMCa 0' 13''
10.BRÄNDLE M. IAM 0' 13''
...
13. INTXAUSTI B. MOV 0' 14''