Txirrindularitza
Suitzako Itzulia (8. etapa)
Esteban Chavesek irabazi du Verbierren
Erredakzioa
Kreuziger izan da bigarren, eta Mollema hirugarren. Martinek lidertzari eutsi dio, eta Izagirrerentzat, ordea, jardunaldi kaskarra izan da.
Esteban Chavesek (Orica) irabazi du Suitzako Itzuliaren zortzigarren etapa. Jardunaldiak 219 kilometro izan ditu eta maila bereziko Verbierren bukatu da. Tony Martinek (Omega Pharma) lidergoari eutsi dio.
Kolonbiako txirrindulariaren ostean Roman Kreuziger (Tinkoff Saxo) helmugaratu da, hiru segundora, eta hirugarren postua Mollemarentzat izan da. Tony Martin alemaniarrak Chavesek baino hamazazpi segundo gehiago behar izan ditu, eta Tom Dumoulinekin (Giant) eta Rui Costarekin batera sartu da. Ion Izagirrerentzat, bestalde, jardunaldi kaskarra izan da eta helmugan bi minutu eta erdi galdu ditu.
Igandean azken etapa jokatuko da, Martigny eta Saas Fee artean (157 kilometro).
8. etapa:
1. Esteban Chaves (Orica)
2. Roman Kreuziger (Tinkoff) 3"
3. Bauke Mollema (Belkin) "
4. Eros Capecchi (Movistar) 16"
5. Janier Acevedo (Garmin) 17"
6. Philip Deignan (Sky) "
7. Tony Martin (Omeg) "
8. Davide Formolo (Cannondale) "
9. Rui Costa (Lampre) "
10. Matthias Frank (IAM) "
Sailkapen nagusia:
1. Tony Martin (Omega)
2. Tom Dumoulin (Giant) 51"
3. Rui Costa (Lampre) 1'05"
4. Matthias Frank (IAM) 1'14"
5. Bauke Mollema (Belkin) 1'41"
6. Davide Formolo (Cannondale) 1'47"
7. Roman Kreuziger (Tinkoff) 1'50"
8. Janier Acevedo (Garmin) 2'07"
9. Eros Capecchi (Movistar) 2'29"
10. Cadel Evans (BMC) 2'30"