Itxi

Txirrindularitza

Munduko txapelketa

Castroviejo eta Irizar, bi euskaldun erlojupekoan

Erredakzioa

Tony Martin da urrea irabazteko faborito nagusia, eta Bradley Wiggins izan daiteke alemaniarraren aurkari bakarra.

  • Castroviejo, Espainiako Itzulian. Argazkia: EFE

    Castroviejo, Espainiako Itzulian. Argazkia: EFE

Asteazken honetan gizonezkoen erlojuaren kontrako proba jokatuko da Ponferradako Munduko Txapelketan. Jonathan Castroviejo eta Markel Irizar euskal txirrindulariek aurreneko postuetan sailkatzea izango dute helburu.

"Vuelta ondo bukatu dut, gogotsu eta sasoi onean. Ponferradan aurreneko hamarren artean bukatu nahiko nuke. Lor dezakedala uste dut, pozik egongo nintzateke", esan du Catroviejok.

Tony Martin da urrea irabazteko faborito nagusia. Bradley Wiggins izan daiteke alemaniarraren aurkari bakarra. Probak 47,1 kilometro izango ditu.

IRTEERA ORDENA

13:30 Gorgi Popstefanov (MKD)

14:08 Winner Anacona (COL)

14:36 Nicolas Roche (IRL)

14:48 Markel Irízar (EUS)

15:00 Andrew Talansky (USA)

15:06 Jonathan Castroviejo (EUS)

15:08 Svein Tuft (CAN)

15:12 Kristof Vandewalle (BEL)

15:18 Alex Dowsett (GBR)

15:20 Jesse Sergent (NZL)

15:22 Tejay Van Garderen (USA)

15:26 Vasil Kiriyenka (BLR)

15:28 Rohan Dennis (AUS)

15:30 Adriano Malori (ITA)

15:32 Tom Dumoulin (HOL)

15:34 Bradley Wiggins (GBR)

15:36 Tony Martin (ALE)