Itxi

Txirrindularitza

Pekineko Tourra

Gilbertek irabazi du kutsaduragatik laburtutako etapa

Erredakzioa

Ibilbideko 147,5 kilometroak 111ra murriztu dituzte, eta baliteke ondorengo jardunaldietan ere antzeko erabakia hartzea, meteorologoen arabera, airearen kalitateak ez baitu hobera egiteko itxurarik.

  • Philippe Gilbert. Argazkia: EiTBko artxiboa.

    Philippe Gilbert. Argazkia: EiTBko artxiboa.

Pekineko eta Txinako iparraldeko beste zenbait lurraldeetako kutxadura maila altuak Pekineko Tourreko bigarren etapako ibilbidea laburtzea ekarri du. Philippe Gilbertek lortu du garaipena, esprintean.

Hasierako ibilbideko 147,5 kilometroak 111ra laburtu dituzte. Baliteke, gainera, ondorengo jardunaldietan ere antzeko erabakia hartzea, meteorologoen arabera, airearen kalitateak ez baitu hobera egiteko itxurarik.

Kutsadurari aurre egiteaz gain, txirrindulariek hotza eta euria izan dute ibilbide osoan. Ondorioz, ez da ihesaldirik izan eta tropela bateginda iritsi da helmugara. Bertan Gilbert gailendu da, Warren Barguil frantziarra eta Rui Costa portugaldarraren aurretik,

Gilbert sailkapen nagusiko lehen postuan da orain.