Itxi

Txirrindularitza

Pekingo Tourra

Tyler Farrar nagusitu da hirugarren etapan

Erredakzioa

Estatubatuarrak Luka Mezgec esloveniarra (Giant) eta Nikolas Maes belgikarra (Omega Pharma-Quick-Step) gainditu ditu esprintean. Gilbertek lidergoari eutsi dio.

  • Txirrindularitza, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Txirrindularitza, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Tyler Farrarek (Garmin) irabazi du Pekingo Tourreko hirugarren etapa (176 kilometro egin dituzte, Yanqing eta Qianjiadian Chao Yang Temple artean). Philippe Gilbert (BMC Racing) txirrindulariak, berriz, lidergoari eutsi dio.

Estatubatuarrak Luka Mezgec esloveniarra (Giant) eta Nikolas Maes belgikarra (Omega Pharma-Quick-Step) gainditu ditu esprintean, baina jardunaldiko protagonista Dayer Quintana (Movistar) izan da, Nairoren anaia txikia. Kolonbiarrak 130 kilometro eman ditu ihes eginda.

Sailkapen nagusian, bost segundora du Gilbertek bigarren sailkatua, Hegoafrikako Reinardt Janse Van Rensburg (Giant).

3. etapako sailkapena:

1. Tyler Farrar (USA/Garmin) 4:15:46.

2. Luka Mezgec (SLO/Giant) d.b.

3. Nikolas Maes (BEL/Omega Pharma-Quick-Step) d.b.

4. Moreno Hofland (HOL/Belkin) d.b.

5. Maximiliano Richeze (ARG/Lampre) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Philippe Gilbert (BEL/BMC Racing) 11:07:35.

2. Reinardt Janse Van Rensburg (RSA/Giant) 5''-ra.

3. Rui Costa (POR/Lampre) 7''-ra.

4. Daryl Impey (RSA/Orica) 9''-ra.

5. Jesus Herrada (ESP/MOVISTAR) 10''-ra.