Itxi

Txirrindularitza

UCI World Tour

Valverde eta Unzueren Movistar, irabazle

Erredakzioa

Murtziako txirrindulariak hirugarrenez irabazi du UCI World Tourreko sailkapena. Eusebio Unzueren Movistarrek taldekako saria jaso du.

  • Alejandro Valverde

    Alejandro Valverde. EFE

Madrilen banatu dira gaur 2014ko UCI World Tourreko sariak. Brian Cookson Nazioarteko Federazioko presidenteak eta Miguel Cardenal CSDko presidenteak banatu dituzte.

Alejandro Valverde hirugarrenez izan da munduko sailkapenean lehena, 2006an eta 2008an bezala. Iaz Joaquim 'Purito' Rodriguez izan zen garaile, 2010ean eta 2012an bezala. Bigarren lekuan Alberto Contador geratu da.

Taldekako sailkapena Movistarrek eskuratu du. Eusebio Unzueren talde nafarrak, iaz bezala, UCI World Tourreko talde onenaren saria lortu du aurten ere.