Txirrindularitza
Ibilbidea
Col d'Eze mendateak erabakiko du Paris-Niza
Erredakzioa
6,7 kilometroko atarikoak emango dio hasiera probari. Martxoaren 8tik 15era jokatuko da.
-
Carlos Betancur, 2014ko irabazlea. Argazkia: EFE
Aurtengo Paris-Niza martxoaren 8tik 15era jokatuko da, eta antolatzaileek ibilbidearen berri eman dute. 6,7 kilometroko atarikoak emango dio hasiera probari, eta irabazlea Col d'Ezeko kronoigoeran erabakiko da (9,6 kilometro %4,7ko maldan).
Ibilbidea:
Atarikoa: Maurepas, 6,7 km CRI
1. etapa: Saint-Rémy-lès-Chevreuse – Contres (Loir-et-Cher), 192 km
2. etapa: ZooParc de Beauval (Saint-Aignan) – Saint-Amand-Montrond (Cher), 172 km
3. etapa: Saint-Amand-Montrond – Saint-Pourçain-sur-Sioule (Allier), 179 km
4. etapa: Varennes-sur-Allier (Allier) – La Croix de Chaubouret (Loire), 204 km
5. etapa: St Etienne (Loire) – Rasteau (Vaucluse), 192 km
6. etapa: Vence (Alpes-Maritimes) – Nice, 181,5 km
7. etapa: Nice – Col d’Èze, 9,6 km CRI
World Tourreko 17 taldeek hartuko dute parte proban, eta gonbidapena jaso dutenak Bretagne-Séché, Cofidis eta Europcar dira. Iaz Carlos Betancur kolonbiarra nagusitu zen, Rui Costa eta Arthur Vichot txirrindularien aurretik.