Txirrindularitza
Dopin kasuengatik
Astanari World Tour lizentzia kentzea eskatu du UCIk
Erredakzioa
Azken auditoria ikusita, UCIk argudioak aurkitu ditu gaia Lizentzia Batzordera eramateko eta Astana Pro Team taldeari lizentzia kentzea eskatzeko.
-
Vincenzo Nibali, Tourreko irabazlea, Astanan ari da. Efe.
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak (UCI) Lizentzia Batzordera jo du Astanari World Tour lizentzia kentzea eskatzeko. Nibali Frantziako Tourreko azken irabazlearen taldeak dopinaren aurkako politikan egindako hutsak aztertuta hartu du erabaki hori.
UCIk World Tourrean aritzeko behin-behineko lizentzia eman zion Alexandr Vinokouroven taldeari, 2014an dopin kasuak atzeman ostean, gehienak bigarren mailako taldean (talde horrek eta maila profesionalekoak egitura ezberdinak dauzkate).
Lausanako Unibertsitateko Kirol Institutuaren auditoriak Astana Pro Teamek dopin kasu horien kudeaketan izandako erantzukizuna argitu behar zuen. Horretarako, taldearen egiturak, kulturak eta barne-kudeaketa ikertu behar zituen etika eskakizunak betetzeko balio zutela erabakitzeko.
"Txostena aztertu ondoren, UCIren ustez, Lizentzia Batzordeari Astanaren lizentzia erretiratzea eskatzeko arrazoiak daude", adierazi du UCIk berak. Txostenaren arabera, "diferentzia handia dago taldeak aurkeztutako egituren eta politiken txostenaren eta errealitatearen artean".
tearen artean".