Txirrindularitza
Gaztela eta Leon
Intxausti eta Anton, ezinean Rollanden aurrean
Erredakzioa
Movistar taldeko bi txirrindulariek bigarren eta hirugarren egin dute azken etapan eta sailkapenean. Peio Bilbao laugarren izan da.
-
Pierre Rolland. EFE
Pierre Rolland (Europcar) txirrindulariak irabazi du Gaztela eta Leoneko XXX. edizioa. Frantsesak Lubiano gainean amaitu den azken etapa irabazi du eta ondorioz sailkapen nagusia irabazi du ere.
Movistar taldeko Beñat Intxausti eta Igor Anton euskaldunak saiatu dira Rolland harrapatzen, baina azkenean bigarren eta hirugarren helmugaratu dira. Pello Bilbao (Caja Rural-Seguros), laugarren sailkapen nagusian.
AZKEN ETAPA
1. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 4:38:35.
2. BEÑAT INTXAUSTI (EUS/MOVISTAR) 12ra.
3. IGOR ANTON (EUS/MOVISTAR) 18ra.
4. Rodolfo Torres (COL/Colombia) 20ra.
5. Maxime Mederel (FRA/Europcar) 43ra.
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 13:18:36.
2. BEÑAT INTXAUSTI (EUS/MOVISTAR) 16ra.
3. IGOR ANTÓN (EUS/MOVISTAR) 24ra.
4. PELLO BILBAO (EUS/Caja Rural-Seguros) 47ra.
5. DELIO FERNÁNDEZ (ESP/W52-Quinta da Lixa) 57ra.