Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia

Pinotek irabazi du Romandiako etapa nagusia

Mikel Dominguez | eitb.eus

Ilnur Zakarin (Katusha) jarri da sailkapen orokorreko lehenengo postuan, Champex Laceko etapan. Froome Quintanaren aurretik dago.

  • Thibaut Pinot, lehenengoa Champex Lacen / EFE.

    Thibaut Pinot, lehenengoa Champex Lacen / EFE.

Thibaut Pinotek (FDJ) irabazi du Romandiako Itzuliaren bosgarren etapa, lasterketako jardunaldirik menditsuena. Frantziarra lehenengoa izan da, bakarrik, Champex Lacen (1. maila), helmugatik 5 kilometrora erasoa jota, eta postuak igo ditu sailkapen orokorrean, bigarren izateraino. Ilnur Zakarin (Katiuxa) bigarren izanda, irabazlearengandik 7 segundora, eta denbora-sariek sailkapen postuko lehenengo postuan jarri dute.

Etapa azken igoeran jokatu da. Lehenago, txirrindulariek lehen mailako beste hiru mendate igo dituzte. Maxim Belkov (Katiuxa) joan da ihesaldian, eta lehenengoa izan da Petite Forclazen, bakarrik, helmugatik 20 kilometrora, Bryan Naulleau (Europcar) iheskidea atzean utzita. Hala ere, IAM Cyclingek eta Movistarrek gidatutako tropelak jaitsieran harrapatu du, arazorik gabe. Errusiarrak mendiko maillota eskuratu du horrela.

Pinotek erasoaldia erabakigarria izan da. Zakarin gertu egon da harrapatzetik, baina frantziarra indartsu agertu da. Faborito guztiak utzi ditu atzean, geratuta. Romain Bardet (Ag2r), gogotsu igoeran, eta Simon Spilak (Katiuxa), irabazlearen bila joan dira, baina Zakarin izan da zuloa irekitzeko bakarra.

Christopher Froome (Sky), Nairo Quintana (Movistar) eta Vincenzo Nibali (Astana) elkarri begira egon dira, eta bitartean, txirrindulari garrantzitsu batzuk atzean gelditu dira, erritmoa jarraitu ezin: Rui Costa (Lampre-Merida), Mathias Frank (IAM)ta Simon Yates (Orica-GreenEdge), esaterako. Nibalik, Michele Scarponik (Astana) eta Rigoberto Uranek (Etixx-Quick Step) ere, azkenean, denbora galdu dute.

Froome atzetik aurrera ibili da. Taldea ixten hasi du azken mendatea, eta azkenean, taldetik tiraka bukatu du, aurreko taldetxoaren bila. Azken esprintean, Bardet izan da azkarrena, hirugarrena etapan, eta berak bakarrik irabazi du denbora-sariren bat talde horretan. Britainiarra 14 segundora du Zakarin liderra. Biharko erlojupekoa (17,3 kilometro, Lausanan) erabakigarria izango da.