Txirrindularitza
Taborrerena
Androni zigortu du UCIk, taldearen bigarren dopin kasuagatik
Agentziak | Erredakzioa
Fabio Taborrek positiboa eman du odolaren estimulatzaile batengatik. Andronirentzat bigarren aldia izan da denboraldi honetan, eta UCIk behin behinean zigortu du.
-
Androni Giocattoli / Wikipedia.
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak Androni Giocattoli zigortu du, taldean bigarren dopin kasu bat izateagatik denboraldi honetan. Fabio Taborre italiarrak, zigortuta, FG-4592 etimulatzaileagatik positiboa eman du.
Txirrindulariari ekainaren 16an antzeman zioten, lasterketatik kanpo. Davide Appolloniorena izan zen Androniren denboraldiko lehenengo kasua.
Zigor automatikoa 15 eta 45 egun artean izango da. Diziplinazko Batzordeak behin betiko erabakia hartuko du hurrengo egunetan.