Itxi

Txirrindularitza

Dopina

Danielsonek positiboa eman du, eta ez da Utahko Itzulian egongo

Agentziak | Erredakzioa

Cannondale-Garmineko txirrindulariak berak eman zuen emaitzaren berri, eta ez duela debekatutako sustantziarik hartu esan du.

  • Tom Danielson / Flickr.

    Tom Danielson / Flickr.

Tom Danielsonek (Cannondale-Garmin) dopinaren aurkako kontrol batean positiboa eman duela esan du Twitterren, testosterona sintetikoagatik. Txirrindularia ez da Utahko Tourrean egongo, bigarren analisiaren zain. Utahko azken bi edizioak irabazi ditu.

Estatubatuarrak debeketatutako sustantziarik ez duela hartu esan du, eta ezin duela azaldu testaren emaitza. "Oso minduta, gaizki eta haserre sentitzen naiz honengatik. Ez dut ulertzen nola eta zergatik gertatu den, eta oraindik ezin dut hau egia denik onartu. Ez dut hau ezta beste debekatutako sustantziarik hartu", esan du Twitterren.

Danielsonek Discovery Channel taldean ibili zenean dopatu zela onartu zuen, eta sei hilabeteko zigorra jaso zuen 2012 eta 2013 artean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza