Txirrindularitza
Azken etapa
Murtziako Itzulia: Bosek sprinta irabazi du eta Rabonek itzulia
Erredakzioa
Theo Bos Cervelo taldeko txirrindulariak azken etapa irabazi du sprintean eta Frantisek Rabonek sailkapen nagusia irabazi du Murtzian
Theo Bos, Cervelo taldeko txirrindularia izan zen azkarrena Murtziako hiriko sprintean. Bosek Murtziako Itzuliko azken etapa irabazi zuen Matteo Carrara edo Graeme Brown bezalako gizonen aurretik, indar handia erakutsiz.
Sailkapen nagusia, Milram taldeko Frantisek Rabonek irabazi du, larunbateko erlojupekoan erakustaldi bat eman eta gero eta Denis Menchov (Rabobank) eta Bradley Wiggins (Team Sky) bezalako gizon indartsuak atzean utziz. Lance Armstrongek zortzigarren postuan bukatu du itzulia.